ONGIETORRIA

Berrikuntza, enpresen lehiakortasuna mantendu eta gehitzeko nahitaezko faktorea da. Berrikuntzarako gaitasuna indartzea lortu ahal izan dutenak dira munduko ekonomiarik indartsuenak, hau da, ezagutza sortu eta ezagutza hori bera, merkatuan arrakastatsuak diren zerbitzu eta produktu berrietan eraldatzeko gai izan direnak alegia.

 

Tolosaldeko enpresei egunez egun lehiakorrago eta berritzaileago izaten laguntzeko asmoz sortzen da LEHIBERRI, eta helburu berdina duten erakunde pribatu eta publikoen arteko bilgune eta lankidetzarako gune izan nahi du.

 

Gaur egun, beronen Talde Sustatzailea erakunde pribatu eta publikoetan kudeatzaile diren pertsonez osatua dago, hola non, adibidez Casa Eceiza, Gorostidi, Kutxa, Lanik, Munksjö Paper, Talleres Gureak, Construcciones Metálicas Sortu, LH Tolosaldea Institutoa, Tolosako Paper Eskolako zuzendaritzetako kidez osatua dago. Hauetaz gain, eskualdeko Udalek ere parte hartzen dute, zuzenki edota Tolosaldea Garatzenenen bitartez, bai eta Gipuzkoa Berritzenek ere, Innobasquek Gipuzkoan duen lekuko agenteak hain zuzen.

 

Lehiberrik antolaturiko edozein ekintza, kurtso edota mintegitan parte hartzeko enpresak Tolosaldean kokapen bat izatea nahiko da. Dena den eskualdeko enpresak ez daude dagoeneko programaturiko ekintzetan parte hartzera bakarrik mugatuta, protagonista nagusiak direla kontutan izanik, programen osaketa eta definizio lanetan parte hartzeko gonbidapena ere luzatzen zaie: horretarako beren proposamen eta ekimenak Lehiberrik erregulartasunez ospatuko dituen Asanblada Orokorrean aurkeztu ditzakete, edota lan talde teknikoarekin harremanetan jarrita hel arazi diezaizkigute.

 

 

lehiberri@lehiberri.net
 

Sartu intranetera

Este producto se ha desarrollado en el marco del proyecto VALORA, cofinanciado en un 50% por el FSE

Produktu hau %50ean FSE bitartez finantziatua dagoen VALORA proiektuaren barne garatua izan da

© Tolosaldea Garatzen (2008)